Ozeanoaren sakonetik gailurreraino, eta buelta. Basqueland-en harro gaude Après Ski, Ternuarekin indarrak batzen dituen lankidetza, iragartzeaz.
Ternua Euskal herriko eski eta mendi jantziengatik ezaguna den marka da. Izena, hainjustu, euskal marinel ausarten bidaietan inspiratzen den bezala, Basquelandek garagardogintzako horizonte berriak arakatzen ditu, bai nazioartean, bai hemen bertan, gure lurraldean. Gure jarraitzaile leial askok garagardo batez gozatzen dute abentura egun baten ondoren, mendi-ibiliak, txirrindularitza, lasterketa edo igeriketa izan. Eskia ere, noski!
Haientzat pentsatutako garagardoa egin berri dugu! Apres Ski – West Coast IPA, egun bat pistetan eman ondoren botak kentzen dituzun une zoragarri horretarako sortua. Adi Basqueland-Ternua ekitaldiei, pista barruan zein kanpoan.
Garagardoak ohikoa baino malta-egitura arinagoa du super edangarria izateko, eta mahats, baso fruitu eta mango aroma kapa ugari nabarmentzen dira belar moztu berriaren usainarekin batera. Mingostasun orekatua eta amaiera lehorra eta garbia ditu.