Aupa Pale Ale, 10. urteurrena!
2014an Aupa Pale Ale jaio zen, tokiko garagardogintza irauli zuen garagardoa.
Basquelanden klasiko honek Pale Ale estiloa hurbildu zion publikoari, eta denak harritu zituen bere zapore eta usain biziekin, Askoren sarrera bihurtu zen garagardo lupulatuen mundura: ukitu zitriko, tropikal eta erretxinadunak dituzten garagardoak.
Aupak askoren eskemak hautsi zituen eta garagardo on bat zer izan zitekeen erakutsi zigun.
Orain, 2024an, 10. urteurrena ospatutzeko Aupa Gold Edition edizio berezia sortu dugu. Zer den berria? Izpirituak berdina izaten jarraitzen du, baina buelta bat eman diogu errezetari: Mosaic lupulua mantentzen dugu, baina Chinook eta Azacca batu dizkiogu. Chinookek ukitu erretxinatsu hori ematen dio, pinu eta “dank” puntu bat; Azaccak, berriz, fruta profil tropikala gehitzen dio.
Gainera, Aupa inoiz baino argiagoa eta kurruskariagoa da. Urre-kolore ikusgarria du, bere izaeraren bidaide.
Aupa gure inguruan IPA estiloa zabaltzen lagundu zuen garagadodo aintzindaria izan zen.