Irudikatu labean berriki egindako muffin bat irekitzen duzula, barru leuna ahabi gozo eta txokolatezko pipitekin beteta. Orain, pentsa plazer bera edalontzi batean.
Blueberry Muffin da postre paregabe horren gure bertsio likidoa.
Zortzi malta ezberdinekin egina, bakoitza konplexutasuna eta sakontasuna emateko hautatua: kakao ilunaren ukitutik hasi eta galleta egin berrien ñabarduretara, muffin perfektuaren textura eta gozoarekin.
Whirlpool-ean gehitutako txokolate txipek krema ikutua ematen diote, eta BBT-n gehitutako ahabi kopuru oparo batek fruta zaporea batzen dizkio, edariari oreka emanaz.
Emaitza? Trago gozo eta tentagarria, otordu bati amaiera bikaina emateko, partekatzeko edo, besterik gabe, plazer hutsez gozatzeko.





