Imperial Pastry Stout gozo eta neurrigabe hau berriro orbitara bidali dugu, otordu baten amaierarako zein arratsaldeko meriendarako ezin hobea.
Extra Pale, txokolate eta karamelu maltek opil egin berria dakarte gogora oinarri aberatsa sortuz. Irakinaldian kakao hautsa gehitu dugu lehen zapore geruza sakontzeko, eta amaieran txokolate beltza eta hurra batu dizkiogu garagadoa borobiltzeko.
Emaitza luxuzko imperial stout trinko eta lotsagabe zaporetsua da, txokolate, hur eta malta txigortuen gozotasun geruza ugariz betea.











