Azken Aleak

Elektrizitatea

24,00 (Pack 4 - 440ml)

Agortuta

Únete a la lista de espera Leave us your email and we will let you know when we have the beer in stock
  • Style

  • DDH IPA
  • ABV

  • 6,5%
  • IBU

  • -
  • Hops

  • Kohatu, Mosaic, Mosaic Cryo
Deskribapena

Mende laurden bat musika, deskarga elektriko baten moduan dardarka lotuz, batuz, iraunez.

Elektrizitatea abestiaren 25. urteurrena ospatzeko, Zea Mays taldearekin elkartu gara eta garagardo hau sortu dugu. Haientzat egina, denontzat pentsatua.

Lehen aldiz gure garagardotegian, Kohatu lupulua erabili dugu, maorieraz “Rock” esan nahi duena.

Lehen tragoan, fruitu heldu eta biziaren zaporea aurkituko duzu. Ondoren, pinuen eta ahabiaren ukituak—arnasa hartzen duen baso bat bezala. Dena gorputz leun eta harmoniko batean bilduta, olo malutak, olo maltatua eta gari txigortua erabiliz lortutakoa.

25 urte rock, bizitza eta elektrizitatez beterik. Altxa dezagun edalontzia haien alde. Gure alde. Etorriko den guztiaren alde.

Elektrizitatea 25 hemen entzun dezakezu

Bidalketa doan 48€-tik hasita Espaniara edo 96€-tik EB-era

Bete zure hotzgailua garagardoz eta aurreztu bidalketa gastuak

Denda bisitatu

Únete a la lista de espera Leave us your email and we will let you know when we have the beer in stock