Bost lupulu, bost bide gurutzatzen dira Hazy IPA uher, mamitsu eta usainz beteriko batean.
Gautxori hegaldi leun bat da, Extra Pale malta, gari eta olo-maluta ugari dituen oinarri batekin hasten dena, garagardo zurbil, zetatsu eta oso uherrra eraikiz, lupuluari hegan egiten uzteko ezin hobea.
Cryo Pop alde beroan eta Ekuanot Dynaboost whirlpoolean konbinatzeak Ekuanot, Wai-iti, Pacific Gem, Southern Cross eta Belmarekin egindako dry-hoparen bidea prestatzen du. Lupulu eta tekniken amalgama honek elkarri lotutako geruzak sortzen ditu, profil aromatiko konplexu, bizi eta sailkaezina osatuz.
Marakuia, papaia eta mangoaren melangea, melokotoi helduarekin eta liluratzen duen mingostasun ukitu batekin. Hegaldi tropikal, mamitsu eta ñabarduraz betea, trago bakoitzean harritzen jarraitzen duena.









