A journey through the woods
Le Royale astigar-siropeko upeletan zahartutako Barleywine bat da. Haritz frantsesezko upeletan zahartutako Imperial Stout garagardoa gehitu diogu, bere izaera osatzeko.
Barrel Works seriearen hamaikagarren sorkuntza da, 2020an sortu genuen barrikako garagardoen gure programa, konplexutasuna handitzeko eta garagardoa egiteko bide berriak aztertzeko.
Elaborazioa:
Le Royale-k bi garagardo bikain konbinatzen ditu, kontu handiz aukeratuak esperientzia paregabe bat sortzeko. Barleywineak aroma-oinarri bat ematen die gozokiari, ogi txigortuari, toffeeari, zerealari eta astigar-siropeari, 2 hilabetez hotzean eta ondoren 9 hilabetez astigar-siropeko barrikan ondua izan da. 6 malta ezberdin erabili ditugu, eta 4 orduko egosketa luzeak karamelizazioa areagotu dute. Tenperatura baxuan legamia neutro batekin hartzituta, malten ezaugarriak nabarmentzen ditu, zapore bakoitzak distira egin dezan utziz.
Imperial Stout-a, haritz frantsesezko upeletan 1000 egunez zahartua izna da. Txokolate, banilla, egur, mahaspasa eta erregaliz aromekin konplexutasuna gehitzen du. Stout hori 8 malta osatzen da eta 2 orduz egosi dugu, tenperatura baxuan legamia neutroarekin hartzitu aurretik. Garragardo honetan ere, maltak nabarmentzen dira, barleywinearen aromei protagonismoa kendu gabe.
Emaitza Imperial Stouten 1/5 partea duen garagardo bat da, barleywinearen zaporeak eta aromak ezin hobeto osatzen dituena, gorputza indartuz hautatutako malten fintasunak estali gabe, ahosabaia harritzen eta gozatzen duen esperientzia bat sortuz.
Dastatzea:
Sudurrera hurbiltzean, gozoki, astigar sirope eta egur usain biziak hautematen dira, bourbon notekin eta ogi txigortuarekin batera. Dastatzean, konplexua da, eta testura sedosoa du, ahoan zabaltzen dena. Toffee, txokolate, banilla eta erregaliz zaporeak elkarri lotzen zaizkio, sentsazio bero eta biribila eskainiz, winebarley-aren gorputz sendoa stoutaren leuntasunak osatzen duen bitartean. Zurrut bakoitzak zapore-geruza berriak erakusten ditu, eta miaketa sakona egitera gonbidatzen du.
Orain dastatzeko prest dago edo upategian gordetzeko bere eboluziorako.
– Zerbitzuaren tenperatura: 12ºC-16ºC.
– Gorde: leku fresko eta lehorra, edozein argi-iturritatik kanpo.
– Alergenoak: glutena.