Bilboko Mumbo Jumbo, Madrilgo Oso Brew eta Gordexolako Laugar garagardotegiekin lankidetzan egina, Basqueland-en 8. urteurrena ospatzeko.
Taldean batu eta elkarrekin arraun egin dugu IPA errezeta hau ekoizteko, aurreko mendeko klasiko haiek bezalakoa. Urre koloreduna, izaera maltatsua, itxura gardena eta aroma-mosaiko eder bat ditu, 90eko hamarkadako garagardo lupulatuen gorakadara zuzenean eramango zaituena: usain indartsua eta ‘dank’ zaporeak nonahi, zitrikoen eta erretxinaren ukituekin, eta mikaztasun iraunkor batekin.
* 8th Anniversary Series-en zortzi sorkuntza mugatuetako bat da garagardo hau. Basqueland-en zortzigarren urteurreneko jaian parte hartzen duten garagardogileekin egindako lankidetza paregabe eta errepikaezinak.
* Ez da zortzi garagardoa aldi berean erosteko aukerarik izango. Kopuru mugatua dago.



