Track Brewing Co. garagardotegiarekin lankidetzan egin da, Basquelanden 9. urteurrena ospatzeko.
Garagardoak euskal sukaldaritzaren saltsa ikonikoaren freskotasuna eta belar-izaera ekartzen ditu gogora. Garagardoa garagar, olo eta gari maltekin prestatu dugu, emaitza trinko eta betea lortzeko. Perrexilaren ordez, lupulurik onenak aukeratu ditugu dry-hopperako, tartean HBC 1019, errezetari dimentsio bakarra gehitzen dion lupulu esperimentala.
Garagardoak almibarretan gordetako mertxika, fruta gozoki eta maracuyaren usainak ditu, lima azalaren freskotasunarekin batera zapore eta aroma konplexuak sortuz.
Amaiera gozoa eta mingostasun ukitu batek harmonizatzen dute tragoa, errezetaren berezitasuna azpimarratuz.
Hau, lupuluzko txup-txup bat da, ogia bustitzeko aproposa,



