A journey through the woods
Kentucky Grand Cru Imperial Stout garagardo bat da, 12 eta 14 hilabete artean, bourbon eta haritz frantsesezko barriketan zahartua eta garagardotegian bertan koko txigortuarekin egokituta. Upel bakoitza kontu handiz aukeratu dugu, ondoren gehitu dugun koko txigortuarekin konbinatzeko egokia dela ziurtatzeko.
Kolore beltza eta apar beixa ditu. Garagardoak nabarmen markatuta ditu bourbon eta zura aromak, eta, horiekin batera, kokoa, banilla, molasak, siropea eta txokolate beltzak, multzo sendoa osatzen dute.
Trago luzea eta konplexua da, malta karamelatuei esker. Malta horiek ezin hobeki integratzen dira kokoarekin, zapore iraunkor eta aberatsa lortzeko: kakaoa, kokoa, azukre-kanabera, pikua eta erregalizez zaporeel hartzen dute ahoa.
· Zerbitzuko tenperatura: 12 ºC-16 ºC
· Gorde: leku fresko eta lehorra, edozein argi-iturritatik kanpo
· Alergenoak: glutena, laktosa