Gordexolako Laugar Brewery-ko lagunekin egindako lankidetza garagardoa.
Txokolatea, txokolatea, txokolatea! Kakaoarekin obsesionatuta gaude, eta ezin diogu eutsi. Postre-garagardo hau zortzi malta motarekin egin dugu, besteak beste, txokolate-malta, txokolate-zekale malta, gorritutako olo-malutak eta kristal malta, txokolate zapore bizi eta sakona lortzeko. Gainera, muztioa denbora luzez irakiten izan dugu, zaporeak are gehiago kontzentratzeko. Txokolatearen faktorea handitzeko, kakao-hautsa eta txokolate-estaldura gehitu dira whirpoolean. Ondoren, hurrengo mailara eramateko, Kaitxoko lagunek hautatu eta txigortutako Kongoko eta Ekuadorko kakao hazi blend bat tenperatura baxuan jarri dugu, eta behar den denbora guztia igaro du garagardoa zapore ikaragarriko intentsitate baterako. Txokolate heriotza gozoa!



