Salinas de Añana Añanako gatzarekin egindako Fruited Sour bat da, Euskal Herriko bitxi mineral honek fruitu notak indartzen ditu eta trago bakoitzari bizitasun eta freskotasun itzelak ematen dizkio.
Gure lagunekin, Manchester-eko Cloudwater Brewing-ekin batera egina, Arandanoa, mangoa, marrubia, gerezi garratzak eta andere-mahatsa ditu, smoothie natural baten estiloko gorputzean.
- Gorputza: trinkoa eta belusatua, smoothie baten antzeko testurarekin.
- Kolorea: gorri bizia, more dizdirekin eta espuma arin batekin.
- Usaina eta zaporea: fruta gorrien eta tropikalen lehertzea, gerezi gaziak, mango heldu eta marrubi freskoko notekin, gatz puntu batekin orekatuta, trago gehiago hartzera gonbidatzen duena.
- Amaiera: zukutsua, zaporea indartzen duen mineral puntu batekin.
Hau da gure 10. urteurrena ospatzeko bederatzi lankidetzetatik zortzigarrena. freskotasuna eta fruta nahasketa uztartzen dituen esperientzia sentsorial paregabea.



