Journey Through the Woods.
Zugarramurdi zekalezko Imperial Stout bat da, 24 hilabetez Bourbon Maker ‘s Mark-eko upeletan zahartua eta koko txigortuarekin, Bourbon bainillarekin eta Ancho txileekin egokitua.
Sorkuntza hau Basquelandek Stavangerreko Lervig Breweryrekin duen lankidetzatik sortu zen. Elkarrekin, banaka dastatu eta aukeratu genituen garagardotegiko upelak, konplexutasun eta balantze-bilaketa nekaezin batean.
Oinarriaren izaera bederatzi maltakoa da, eta %15 zekalea da. Horiei txokolate, crystal eta malta torrefaktuak gehitzen zaizkie, gorputz sendoa, beluseztatua eta konplexutasun handikoa zaporea sortuz.
Maker ‘s Mark-eko bourbon-upeletan 24 hilabete zahartzeak banilla eta toffee nota klasikoak txertatzeaz gain, tentsioa zorrozten du zekalearen ezaugarri berezi eta zapore lurtarrekin.
Koko txigortuaren, Bourbon banillaren eta Ancho txileen azken egokitzapenak egurrezko eta zekalezko notak handitzen ditu, esperientzia sakontasun-maila berri batera eramanaz eta upelaren gozotasun likoretsua orekatzen duen kontrapuntu bero eta espeziatua sortuz.
Ondo integratutako alkoholak eta dentsitateak botilan eboluzio konplexua izateko egokia dela adierazten dute.
Bere kolore beltz bizi eta apar beixak, garagardoari izaera bikaina ematen diote:
· Sudurra: Bourbonen eta egur noblearen esentzia bikaina hantzematen da, koko-notekin, banillarekin, melazarekin eta txokolate beltzarekin dotore lagunduta.
· Ahoa: Bizia eta konplexua da, testura trinkoa eta sedatsua du. Maltazko sarrerak gozoki, kakao eta ogi txigortuaren zaporeak ekartzen ditu, piku, aran pasa eta erregaliz distirekin, sakonerako geruzak gehituz. Trago amaiera bero eta luze baterantz doa, non gehitutako osagaieak, bereziki koko txigortua eta Bourbon banilla, Ancho txilearen izaera bereziarekin bat egiten duten, bourbon barrikaren gozotasun likoretsua indargabetzen duen berotasun sotil eta keztua utziz.
Zugarramurdi Basqueland-en 10. urteurreneko serieko bederatzigarren eta azken kolaborazio garagardoa da.
· Zerbitzuko tenperatura: 16 ºC
· Kontserbazioa: leku freskoa eta lehorra, zuzeneko argitik urrun.
· Alergenoak: glutena.







