Salto del Nervión Double India Pale Ale sendo eta ikusgarria da, Nelson Sauvin eta Motueka Cryo lúpulu neozelandarrek meaten dioten ñanarduraz betea.
Nerbioi ur-jauziko paisaiei gure omenaldia, naturak Zeelanda Berriko antza hartzen dien leku horrexeri.
Prizm Brewing-eko lagunekin (Montpellier) elkarlanean egina, garagardo hau gure lúpulu neozelandarrekiko pasioaren emaitza da.
- Gorputza eta testura: oinarri leuna eta lurrintsua, malta Extra Pale, oloa, oloa malteatua eta malta Chit erabiliz egina; lainotasuna eta ahoan samurtasuna ematen ditu.
- Kolorea: hori argia eta oso lainotsua.
- Usaina eta zaporea: fruta tropikalen, Cabernet Sauvignon mahatsaren eta zitriko helduen geruzak, meloi-ukitu batzuekin. Lúpulu neozelandarrek konplexutasun aromatikoa ematen dute, eta Saturated legamiaren hartzidurak are gehiago nabarmentzen du haien elkarreragina, fruitutasun bizi eta oparoa sortuz.
- Amaiera: intentsua eta iraunkorra, amildegiaren ertzean arnasten den airearen antzera, freskotasun sakon eta luzearekin.
Hau da gure 10. urteurrena ospatzeko bederatzi lankidetzetatik hirugarrena.