Scarlet, Barrel Works seriearen zortzigarren sorkuntza, 15 hilabetez Portoko ardo-upeletan zahartutako Imperial Stout garagardo bat da, zeinari bigarren Imperial Stout irakin bat gehitu baitzaio 6 ordu baino gehiagoz, mugurdiekin eta banillarekin biziki egokitua izan dena. Erraldoien arteko talka, zapore izugarria duen garagardo batean gertatzen dena, ñabardura ilunez betea, gorputz trinkoa eta kolore beltz ederra, tonu gorrixkekin.
Sudurrean, Porto adoaren usain bizia sumatzen da, bainila ukitu bat duen mugurdi helduaren ondoan, eta ondoren kakao-notak, fruta ilunak eta espeziak. Ahoan, trinkoa eta gozoa da, eta Portoko upeleko zaporeak malta ilunekin, azukre-kanabera notekin eta mugurdiaren izaerarekin konbinatzen ditu.
Lagunekin eta familiarekin partekatzeko eta gozatzeko pentsatutako garagardoa, gazta indartsuekin edo Dark Forest bezalako tartekin modu harrigarrian ezkontzen dena, baina berez, bere hortan ere goza daitekeena.
Etiketa Carlos Irijalba artista ospetsuarekin lankidetzan diseinatu zen.