Hamar urte daramatzagu garagardo bereziak sortzeko ahaleginean. Orain, mugarri hori ospatzeko, Top Ten sortu dugu, gure urteurreneko seriearen izarra eta 10. urtebetetzearen garagardo ofiziala.
DDH DIPA berezi hau ikasi eta maite dugun guztiaren laburpena da. Gure etxea hain berezi egiten duen Euskal Herriko paisaia, flora eta faunari egindako omenaldia. Horregatik, momentuko lupulu onenak aukeratu dugu, 25gr/L-ko izaera ausarta eta indartsua emateko: nota tropikal sarkorrak, fruitu gorri eskukada bat eta dank ostiko galanta gorenera doan zapore handia sortuz.
Hamarkada oso bat garagardogintzan ospatzen dugun bitartean, gai hau lantzen duten kolaborazio-garagardoen sorta ere aterako dugu laster, gure garagardogile lagunekin batera. Adi.
Baina, lehenik, hartu dezagun une bat. Altxa ezazu zure edalontzia gurekin, ZORIONAK abesten diogun bitartean gure garagardotegiari, eta bihotzez OSASUNA opa dizugu zuri, gurekin ibilbide hau egiteagatik. Urte askoan!