A journey through the woods
Elaborazioa:
Angel ‘s Share bere konposizio aberatsak eta elaborazio prozesu zehatzak definitzen duten gargagardoa da. Malta ingelesak, malta txokolatea, Golden Naked oloa, malta karamelua eta malta kristala erabili ditugu bere ekoizoenean, bakoitzak dimentsio ezberdina ematen dio garagardoaren profilari.
Malta horiek 6 bat orduz izan ditugu egosketa prozesu luzea batean zaporeak kontzentratu eta karamelizazio eta Maillarden erreakzioak sustatuz garagardoaren izaera finkatzeko.
Legamia neutroarekin hartzitua da, malten ezaugarriak ahalik eta gehien nabarmendu daitezen, azken produktuari sakontasuna gehitzen dion zahartzerako oinarriak ezarriz.
Garagardoa 28 hilabetez zahartu da Kentuckyko Bourbon upeletan. Zuraren heltze-prozesu luze horrek konplexutasun paregabea eta zapore-geruza ugari ematen dizkio.
Amaitzeko, Angel ‘s Share bi jatorritako banilla infusio batekin biribildu dugu: Madagaskarreko banilla, lore eta gozoki notak ematen dituena, eta Ugandako banilla, lur, espezia eta txokolate ñabardurekin laguntzen duena.
Dastatzea:
Sudurrera hurbildu bezain laster, bourbon usain biziak nabari dira dira, egur, txokolateeta banilla notez osatuak. Usain ilun horiek eboluzionatu eta areagotu egiten dira denbora pasa ahala.
Ahoan, lodia eta krematsua da, bainillak ematen duen sedositate erantsiarekin. Zapore-geruza ugari ditu: gozokia, txokolatea, mahaspasak eta erregaliza. Zurrutada bakoitzak zapore harmoniatsu eta sakonak agerarazten ditu.
Angel ‘s Share terminoak garagardoaren zahartze-prozesuan barriketan lurruntzen den alkohol kantitatea deskribatzen du. Badirudi, beren entzierro mistikoan, barrikek zurrut bat oparituko zietela gure upategian bizi diren aingeruei, pazientziari eta kemenari eskainitako zerga ikusezin bat.
Dastatzeko prest dago orain edo upategian gordetzeko ahala nahi izanez gero
– Zerbitzuko tenperatura: 12ÂşC-16ÂşC
– Gorde: leku fresko eta lehorra, edozein argi-iturritatik kanpo.
– Alergenoak: glutena.