Sortu dugun DDH IPA hirukotea mundiala dastatzeko prest? Harri Orri Har; Garagardogintzarako osagai berri eta zirraragarriekin sortutako errezetak.
· ROCK, DDH DIPA – 8% ABV. Dry-Hop: Simcoe, Mosaic, Citra Cryo.
180 graduko biraketa, gorputz solidoko IPA bikoitz bat sortzeko, Golden Promise, Melanoidin eta gari gordina maltak erabiliz, zereal-zapore leun eta gozoa emateko, ezti-ukituekin eta ogi txigortuekin, eta, gainera, kolore laranja bizia ematen dute. Maltak nahasteak, gainera, garagardo leun, zeta-antzeko eta krematsua sortzen du. Melokotoi-, nektarina-, papaia- eta mango-aromak dira nagusi sudurrean, Melanoidin maltatik datorren fruta-karameluzko ukituarekin, eta horrek emaitza konplexu eta atsegina ematen du.
· PAPER, DDH IPA – 6,2% ABV. Dry-Hop: YCH301 Mosaic trial, Mosaic, Cashmere.
Dry-hop bikoitzeko garagardo honek YCH30 Mosaic lupulu esperimentalak ditu. Cryo lupulu fresko izoztuak egoera horretan egon dira uzta bildu zenetik garagardotegiko gehitze-fasera iritsi arte. Hori dela eta lupuluen ñabardura guztia bere horretan gordetzen laguntzen du, eta, horren ondorioz, zitriko zukutu berri eta fruta tropikal heldu aroma ezin freskoagoak dituen garagardoa da hau. Ohorea da @yakimachiefeuk lupulu-mota berri eta errepikaezin hau probatzeko hautatu izana. Ez galdu edizio mugatuko garagardo hau, ez baita errepikatuko.
· SCISSORS, DDH West Coast IPA – 6,3% ABV. Dry-Hop: Southern Cross, Citra, Motueka, Motueka Kief.
Freestyle Hops-en Zeelanda Berriko Motueka SubZero Hop Kief lupulueekin egina. “Kief” honek aroma konplexu eta bakarrak ditu: laranja-gozoa eta lima mamitsuaren espektro zabal batek zure zentzumenak kolpatzen ditu, inguratzen duten ñabardura tropikal eta herbaleekin batera. Zurbil samarra eta zertxobait arrea, Maris Otter maltarekin egina eta California Ale legamiarekin artzitua, gorputz indartxua lortzeko, eta denboran luzatzen den samintasuna du.